Derechos Laborales y Seguridad Social

Abokatuak kalean

On 18/07/2012

Abokatuak kalean

Gizarte-ongizatea eta sostenibilitate soziala lortzeko asmoa badaukagu, emakume eta gizonen berdintasuna lortzea beharrezkoa da nahi eta nahi ez. Horretarako, ezinbestekoa da gure eskubideak ezagutzea.

EAEn, emakumeen %85ak ez ditu bere eskubideak ezagutzen. Zifra kezkagarria da.

Hau da, ba, gure proiektuaren abiapuntua. Eskubideen ezjakintasuna , batez ere lan eremuan, korrespontsabilitatea lortzearen objektiboa urrundu egiten du. Baita lan egoeren hobekuntza, emakumeen ahalduntzea eta euren autonomía lortzea ere eragozten ditu ezjakintasunak.

Adiskidetze-neurriak emakumeek erabiltzen dituzte gehienbat. Eskubide hau gizonek erabili dezakete neurri berean. Biztanleriari informatu behar zaio, sentsibilizazio-kanpaina eraginkorrak sustatuz.

Gure helburuak, beraz, argi daude:

Lan eskubideak jakinaraztea, emakumeek sufritzen dituzten jardunaldi bikoitzak errotik kentzea, pobrezian jausteko arriskua txikiagotzea, lansari ezberdintasuna murriztea, emakume gehienek jasaten duten lan-prekarizazioa euren kontratuetatik aldentzea… Baina honako hau ez da emakumeek bakarrik egin behar duten bidea. Gizonek ere parte hartu behar dute, hori da, ba, benekato berdintasuna. Eurek eska eta lortu behar dituzte kontziliazio neurriak ere, eszedentziak hartu behar dituzte eta arlo-pribatuarekin erlazioa duten eginbeharrekin konpromisu sendoa hartu.

Eredu zaharkitu horiekin amaitzea da gure helburu nagusia. Gizon nahiz emakume, guztiok batera osatzen dugu gizartea, eta berdintasuna lortzeko bidea batera egin behar dugu: emakumeak esfera publikoan (lanean) koprotagonista bihurtzen eta gizonak esfera pribatuko eginkizunez behar den moduan erantzule eginez. Diskriminazioarekin amaitu behar dugu.

Comments are closed.